Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

EUSKAL ENPRESEN KONFIANTZAK GORA EGIN DU NABARMEN

 

 

LABORAL Kutxak konfiantzari buruzko inkesta egin die Euskal Autonomia Erkidegoko enpresei, 2018ko bigarren hiruhilekorako dituzten aurreikuspenen berri izateko eta  aurreko hiruhilekotik hobekuntza nabaria sumatu da

 

 

Konfiantza-indizeak 61,7ko balioa adierazten du. Horrek esan nahi du aurreko hiruhilekoarekin alderatuta gorakada bat izan dela, orduko hartan 56,8ko balioa lortu baitzen. Interpretazioa hauxe da: enpresek ikuspegi baikorragoa dute ekonomiaren bilakaerari buruz, 2018ko bigarren hiruhilekoari begira. Gainera, indizearen balioa 50etik gora dagoenez, hedatze-eremuan gaude, beste eremu geografiko interesgarri batzuetan lortutako datuekin bat. Espainian, esaterako, 56,7ko datua lortu zen urtarrilean, eta Eurogunean 57,5ekoa otsailean.

 

Enpresen Konfiantza: 2018ko 2. hiruhilekorako aurreikuspenak from LABORAL Kutxa