Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

EUSKAL ENPRESEK IKUSPEGI EZKORRAGOA AZALDU DUTE URTE BUKAERARI BEGIRA

 

  • Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen konfiantzak berriro ere beheraka egin du urteko azken hiruhilekoari begira

 

 

2018ko urriaren 8a.- Konfiantza-indizea 54,2an kokatu da. Horrek esan nahi du aurreko hiruhilekoko datuarekin alderatuta beherakada bat egon dela, orduko hartan 56,6ko balioa lortu baitzen. Interpretazioa hauxe da: enpresek ikuspegi ezkorragoa dute ekonomiaren bilakaerari buruz, 2018ko laugarren hiruhilekoari begira. Alabaina, indizearen balioa 50etik gora dagoenez, hedatze-eremuan gaude, beste eremu geografiko interesgarri batzuetan lortutako datuekin koherentzian. Espainian, esaterako, 53ko datua lortu zen abuztuan, eta Eurogunean 54,2koa.

Enpresen konfiantza 2018ko 4. Hiruhilekorako aurreikuspenak from LABORAL Kutxa