Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

EUSKAL EKONOMIARI BURUZKO TXOSTENEN AURKEZPENAK

LABORAL Kutxak euskal ekonomiari buruzko txostenak aurkeztu ditu.  Euskal Autonomi Elkarteari dagokion txostenaren aurkezpena Bilbon izan da. Bertan, Xabier Egibar, Negozio Garapenerako zuzendaria, eta Joseba Madariaga, Ikerketa Departamentuko zuzendaria, azaldu dira komunikabideen aurrean. EAEko prentsaurrekoaren ondoren, Nafarroako ekonomi txostena aurkeztu da Iruñan, bertako Laboral Kutxaren egoitzan. Izandako prentsaurrekoan,  lurralde zuzendaria den Javier Cortajarenak ere hartu du hitza aurkezle moduan.

EUSKAL AUTONOMI ELKARTEKO TXOSTENA (2016)

Ikuspegi ekonomikotik, urte ona izan da 2016a: hazkunde sendoa, enplegu-sorrera eta langabezia-tasaren jaitsiera nabarmena izan ditugu. Portaera horren eragileak dira, alde batetik, ekonomiaren barne-debaluazioa, eta bestetik, oraindik pil-pilean dauden koiuntura-faktore batzuk, hala nola Europako Banku Zentralaren diru-neurriak eta lehengaien prezioa.

Halere, 2016an gertatutakoaren berri ematean, ezin ditugu ahaztu aipatutako agertokiaren gainean zeuden arriskuak, batez ere arrisku politikoak. Hala, urtearen hasieran, zalantza handiak zeuden Txinako egoerari buruz, hango finantza-desorekak buru-hauste handien iturria baitziren. Baina, Europako ikuspegitik, 2016ko ekainaren 23a luzaroan geratuko da markatuta egutegian. Izan ere, bozketa doi baten ondorioz, Erresuma Batuak europar proiektua bertan behera uztea erabaki zuen. Erabaki horren ondorioak ezin dira aurreikusi oraindik, irteeraren inguruko negoziazioak hasi besterik ez baitira egin. Halere, gertaera bera kolpe handia izan zen Europar Batasunarentzat, 2017an zenbait herrialdetan hauteskundeak egin behar baitziren ziurgabetasun-garaian.

Horrez gain, azaroan, Donald Trumpek AEBko hauteskundeak irabazi zituen ustekabean. Horrek are presio handiagoa sartu zuen, Trumpek Europar Batasunaren aurka darabilen diskurtsoa dela eta.

Zorionez, gertaera horiek ez zuten eraginik izan magnitude ekonomikoetan, horiek sendotasun harrigarria erakutsi baitzuten:

  • 2016an, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordinak (BPGd) % 3,1 egin zuen gora. Eta antzeko hazkunde-tasak izan ziren Nafarroako Foru Erkidegoan eta Estatuan, % 2,9 eta % 3,2, hurrenez hurren.
  • Aurrekoaren ondorioz, lan-merkatuaren portaera positiboa izan zen hiru eremu geografikoetan. Hala, enplegua % 2,9 hazi zen Euskal Autonomia Erkidegoan, % 1,2 Nafarroan eta % 2,7 Estatuan. “

  • Magnituderik eraginkorrena, langabezia-tasa, % 12,6koa izan zen Euskal Autonomia Erkidegoan, 2015ean baino 2,2 puntu txikiagoa. Nafarroako Foru Erkidegoan, berriz, langabezia % 12,5era jaitsi zen, eta Espainian, % 19,6ra. Konklusioa honako hau da: langabezia-tasak murrizten hasi dira pixkanaka, krisialdi luzean zehar izandako igoeraren ondoren. Halere, urruti daude oraindik onartzeko moduko balioetatik.

  • Eskaintzaren ikuspegitik, azpimarratzekoa da sektore guztiek balio erantsi gordinaren hazkunde-erregistro positiboak dituztela, lehen aldiz azken urteetan. 

2017-2018RAKO AURREIKUSPENAK EAEn

2017. urteari begira, berriz, Holandako eta Frantziako hauteskundeen emaitzek arindu egin dute Brexitak eta Trumpen garaipenak eragindako tentsioa. Gainera, Erresuma Batuan egin berri diren hauteskundeek indartu egin dute Europar Batasunaren jarrera negoziazioari begira. Eta udaren ostean Alemanian ere hauteskundeak egin behar badira ere, gaur egungo egoera “gozoa” dela esan genezake, duela urtebete genuen egoerarekin alderatzen badugu. Izan ere, munduko ekonomia ere nolabaiteko indarra erakusten ari da; eta, ondorioz, hazkundea munduko area geografiko nagusietan lerrokatzen ari da.

Horri esker, gurean, hazkunde-tasa % 3 ingurukoa izango da 2017an, baita 2018an ere. Zehazki, % 3ko hazkunde-tasa espero dugu bai Nafarroako Foru Erkidegoan bai Estatuan.

Dena den, beti bezala, aurreikuspen horiei lotutako ziurgabetasun-faktoreak aipatu behar ditugu. Faktore horietatik lehena Brexitari buruzko negoziazioa da, horrek erabakiaren eraginak hobeto neurtzeko aukera emango baitigu; bigarrena AEBko politika fiskalaren eta komertzialaren norabidea da; hirugarrena Alemaniako hauteskundeen emaitzak; eta azkena Txinako ekonomiaren portaera.

Eta, nahiz eta esandakoa epe laburreko ekonomiara mugatu behar den eta zifra ekonomikoek bizitza-maila handiagoko herrialdeetara hurbiltzen lagunduko diguten, epe ertaineko erronkak ere munta handikoak dira. Erronka horien artean, beti bezala, bi hauek ageri dira: ekonomiaren produktibitatea hobetzea eta biztanleria zahartzeak dakartzan arazoei aurre egitea.

NAFARROAKO TXOSTENA (2016)

Ikuspegi ekonomikotik, urte ona izan da 2016a: hazkunde sendoa, enplegu-sorrera eta langabezia-tasaren jaitsiera nabarmena izan ditugu. Portaera horren eragileak dira, alde batetik, ekonomiaren barne-debaluazioa, eta bestetik, oraindik pil-pilean dauden koiuntura-faktore batzuk, hala nola Europako Banku Zentralaren diru-neurriak eta lehengaien prezioa.

Halere, 2016an gertatutakoaren berri ematean, ezin ditugu ahaztu aipatutako agertokiaren gainean zeuden arriskuak, batez ere arrisku politikoak. Hala, urtearen hasieran, zalantza handiak zeuden Txinako egoerari buruz, hango finantza-desorekak buru-hauste handien iturria baitziren. Baina, Europako ikuspegitik, 2016ko ekainaren 23a luzaroan geratuko da markatuta egutegian. Izan ere, bozketa doi baten ondorioz, Erresuma Batuak europar proiektua bertan behera uztea erabaki zuen. Erabaki horren ondorioak ezin dira aurreikusi oraindik, irteeraren inguruko negoziazioak hasi besterik ez baitira egin. Halere, gertaera bera kolpe handia izan zen Europar Batasunarentzat, 2017an zenbait herrialdetan hauteskundeak egin behar baitziren ziurgabetasun-garaian.

Horrez gain, azaroan, Donald Trumpek AEBko hauteskundeak irabazi zituen ustekabean. Horrek are presio handiagoa sartu zuen, Trumpek Europar Batasunaren aurka darabilen diskurtsoa dela eta.

Zorionez, gertaera horiek ez zuten eraginik izan magnitude ekonomikoetan, horiek sendotasun harrigarria erakutsi baitzuten:

  • 2016an, Nafarroako Foru Erkidegoko Barne Produktu Gordinak % 2,9 egin zuen gora. Hazkunde hori Estatukoa baino zertxobait txikiagoa izan zen, Estatuan ekonomia % 3,2 hazi baitzen.

  • Aurrekoaren ondorioz, lan-merkatuaren portaera positiboa izan zen bi eremu geografikoetan. Hala, enplegua % 1,2 hazi zen Nafarroan eta % 2,7 Estatuan.

  • Eragin handiena duen magnitudea, langabezia-tasa alegia, % 12,5eraino jaitsi da Nafarroan, eta % 19,6raino Espainian. Konklusioa honako hau da: langabezia-tasak murrizten hasi dira pixkanaka, krisialdi luzean zehar izandako igoeraren ondoren. Halere, urruti daude oraindik onartzeko moduko balioetatik.

  • Eskaintzaren ikuspegitik, azpimarratzekoa da sektore guztiek balio erantsi gordinaren hazkunde-erregistro positiboak dituztela, lehen aldiz azken urteetan.

NAFARROAKO AURREIKUSPENAK 2017-2018