Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

Euskal ekonomia – 2011rako aurreikuspenak

 

 

 

 

Argazkian, Joseba Madariaga (Euskadiko Kutxako Ikerketa zuzendaria) eta Xabier Egibar (Negozio Garapenaren Areako zuzendaria, emaitzak aurkezteko ekitaldian.

Argazkian, Joseba Madariaga (Euskadiko Kutxako Ikerketa zuzendaria) eta Xabier Egibar (Negozio Garapenaren Areako zuzendaria, emaitzak aurkezteko ekitaldian.

 

 

Gaur egun nagusi diren ziurgabetasunen ondorioz, aurreikuspenak ez dira fidagarriak. Gainera, ziurgabetasun horiek nahikoa iraunkorrak dira: Europako zor subiranoaren tentsioak, AEBko diru-politikaren eragina, dibisa-gerra, goraka ari diren lurraldeetako ekonomia gainberotzea, protekzionismoaren mamua, tentsio geopolitikoak eta abar.

Aldagai makroekonomiko nagusientzako aurreikuspenak honako hauek dira:

> Estatuko BPGaren hazkunde-tasa % 0,94koa, EAEkoa % 1,36koa eta Nafarroa % 1,52koa izango direla uste dugu.

EAEn eta Nafarroan enplegatu kopurua handituko bada ere, hazkunde-tasa horiek ez dira langabeziaren beherakada nabarmena lortzeko bezain biziak izango. Hain zuzen, Espainiako langabezia-tasa % 19,6koa izango da, EAEkoa % 9,4koa eta Nafarroakoa % 10,6koa.

 Prezioetan aurreikusitako hazkunde-tasak ez dute adierazten arlo horretan arazo berezirik izango denik.

 

Perspectivas 2011