Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

Euskadiko Kutxaren Gaztempresa Fundazioak 267 enpresa berri sortu ditu 2010ean

Euskadiko Kutxaren Gaztempresa Fundazioak 267 enpresa eta 426 lanpostu sortu ditu 2010ean. 267 enpresa horietatik 23 Araban eratu dira, 125 Bizkaian, 86 Gipuzkoan eta 33 Nafarroan. Fundazioak Eusko Jaurlaritzako Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratze Sailaren, Europako Gizarte Funtsaren eta Mondragon Korporazioaren babesa du.

Xabier Eguibar jn. Gaztenpresako lehendakaria; Javier Ruiz jn. Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratze sailburuordea; Inma Ramos, Gaztenpresako zuzendaria

Xabier Eguibar jn. Gaztenpresako lehendakaria; Javier Ruiz jn. Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratze sailburuordea; Inma Ramos, Gaztenpresako zuzendaria

Aurreko ekitaldian, langabezia-tasak bilakaera oso negatiboa izan zuen Espainian oro har. Gure Erkidegoan egoera hain kezkagarria ez den arren, gure hurbileko datuen aldean egoera eskasa da, garatutako ekonomia batean gura litzatekeena baino eskasagoa, bereziki gazteen artean.

Barneko merkatua helburu duen industria-jarduera eta, bereziki, kontsumoa txikitu izana -mikroenpresak eta autoenplegua batik bat esparru horietan sortzen dira-, eta finantza-sektorearen finantzaketa eskaintza txikia direla eta, gero eta zailtasun handiagoa dago negozio txikiak martxan jartzeko.

Egoera horretan are garrantzia handiagoa  du gure Fundazioak. Beraz, harrotasunez esan dezakegu 2010ean Gaztempresak finantzaturiko enpresen eraketa % 80koa izan dela aurreko ekitaldiarekin alderatuta. Emandako finantzaketa ere antzekoa izan da, 8,2 milioi eurotik gorakoa, hain zuzen. Datu horiek direla eta, Euskal Herrian Fundazio liderra gara aurten ere, enpresa-jarduera berriak sortzen laguntzeari dagokionez, beste Finantza Erakunde batzuek sustatutako Fundazio pribatuekin eta Erakunde Publikoek eratutako erakunde espezializatuekin alderatuz gero.

Baina une hauetan, enplegua sortzea bezain garrantzitsua da lanpostuak finkatzea. Horregatik, ezinbestekoa da sortutako enpresak euskarritzeko bideak garatzea, informazioa, prestakuntza eta harremanak errazteko eta, horrela, “sarea hedatuz” joateko. Horretarako, finkatze-tailerrak, gure gizarte-sarea eta  “Consulting Pro”ren baliabideak ditugu.

Atzera begiratuz, Euskadiko Kutxa duela 50 urte sortu zen, orduan eratu ziren Kooperatibei finantzaketa eskaintzeko xedez. Gaur egun esan dezakegu, kooperatibak eratuz aberastasuna sortzeaz gain, ekintzailetza sustatu dugula eta, horri esker, Gaztempresaren bidez 2.600 enpresa eta 4.800 lanpostu sortzen lagundu dugula.

2010eko Gaztempresaren txostena