Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Euskadiko Kutxako organoek Txomin Garcia izendatu dute hautagai Entitatearen Lehendakaritzarako

Juan M. Otaegi martxoan erretiratzen dela kontuan hartuta, beharrezkoa da Euskadiko Kutxaren Lehendakari-karguaren ordezkapena kudeatzea.

EUSKADIKO KUTXAko organoen arabera, kargu horretarako aukerarik onena Txomin Garcia da, gaur egun MONDRAGONen Industria Sistemetako Lehendakariordetza eta ULMA Taldeko Zuzendaritza Nagusia dituena, Ikerlaneko eta MIK Kudeaketako Ikerketa Zentroko Lehendakari dena eta Innobasqueren Enpresa Eraldaketako arloko eta Mondragon Enpresa Sustapenerako Zentroko lehendakaritzak dituena.

Euskadiko Kutxaren Lehendakaritza bete behar denez, Txomin Garciaren kandidatura babestuko da Kontseilu Errektorea osatzeko hauteskundeetan martxoko Ohiko Batzar Nagusian.

Beraz, prozesuari ekingo zaio, eta Batzarrean errektore izateko baldintza gainditzen badu, Euskadiko Kutxaren Kontseilu Errektoreak Lehendakari izendatu ahal izango du.