Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

EUSKADIKO KUTXAk Erreferentziadun Gordailu berria merkaturatu du

Laugarren edizioari dagokionez, Deposito 9 Euskadiko Kutxak merkaturatzen duen Erreferentziadun Fondo berria da. Ezaugarri hauek ditu:

 Epea: 4 urtekoa. Urtero kitatu ahal izango da 2011ko irailaren 12tik 2015eko irailaren 14ra bitartean.

 Errentagarritasun erakargarria: Telefónica (akzio bakarra) eta Ibex-35en nagusia ditu erreferentziatzat.

 Egitura erraza: Urteurren bakoitzean irakurketa egiten da. Urteren  batean Telefonicaren prezioa hasierako prezioa  edo handiagoa bada, % 9 ordaindu (hasieratik metatua) eta kitatu egingo da. Bestela, errebalorizazio positiboa dagoen arte edo mugaeguneratu arte eutsiko zaio.

 Kapitala  bermatuta: % 100

 Eragiketaren zenbatekoa:  gutxienez 3.000 euro, eta gehienez 100.000 euro.

 Kontratazio-epea: 2011ko irailaren 12ra arte kontrata daiteke.