Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

Euskadiko Kutxak 51,4 milioi euroko mozkinak lortu ditu

  • Euskadiko Kutxaren zerga osteko emaitzak 51,4 milioi eurokoak izan dira.
  • Kopuru hori aurreko ekitaldikoa baino % 9,8 txikiagoa da, Gestio Planean finkatuta zeuden aurreikuspenen araberakoa, hain zuzen ere.

Negozioaren gakoak

Kreditu inbertsioa.

Bezeroei emandako kreditua 16.471,3 milioi eurokoa izan da guztira, % 1,9ko jaitsiera txikiaren ondoren. Etxeko ekonomietako inbertsioak ere behera egin du apur bat, % 0,7 zehazki, hala hipoteka-maileguetan nola kontsumorako finantzaketan eskaria txikitzearen ondorioz. Enpresei dagokienez, urtetik urtera % 4,5 txikitu da kreditu eta maileguetan emandako kopurua, nahiz eta, 2010eko esperientziari jarraiki, 300 milioi euroko Euskadiko Kutxa Likidezia Linea gaitu den. Dena den, eskaria doitzearen eraginez, linea hori ez da osotasunean estali. Entitateak lankidetza estua du jarduera garatzen duen lurraldeetako erakunde guztiekin, eta haiekin sinatutako hitzarmenetan kudeaketa aktiboa egiten du.

Aurrezkia.

«Pasiboko gerra» deritzona izan da ekitaldiko ezaugarririk aipagarriena. Entitateak gerra horretan ez parte hartzea erabaki zuen, likidezia-posizio sendoa zuelako. Horri eskerrak, erakarpen-kostuei eustea lortu du, eta, hala ere, pasiboko saldoek ez dute gorabehera handirik izan. Horren guztiaren ondorioz, bezeroen zorroetan % 0,1eko gorakada gertatu da.

Atal honetan, Max Kontuaren bilakaera da aipatzekoa, % 20ko igoera izan baitute haren saldoek. Errentagarritasuna, erabilgarritasuna eta komisiorik eza uztartuz, 225.000 bezero titularretik gora izatea lortu du. Beste alde batetik, BGAE-en eta Pentsio Planen saldoek % 5,19 egin dute gora.

Berankortasuna

Berankortasun-tasak portaera ona izaten jarraitzen du: % 3,17ko ratioa eman du, sektoreko txikienetakoa. Urrian, % 5,58koa zen sektoreko batez bestekoa.

Kaudimena

Core Capital ratioaren arabera, Euskadiko Kutxak % 10,84ko ratioa du, eta, beraz, sektoreko lehen bost erakundeen artean dago. Ratio horrek arriskuaren arabera haztatutako aktiboetako lehen kategoriako baliabide propioen maila islatzen du, eta berebiziko garrantzia du egoera okertzen denerako.

Horri dagokionez, hauxe gogorarazi beharra dago: Basilea III itunaren kapital-eskakizun berrien arabera, 8 urteko epealdian kapitala % 10,5ean kokatu behar da (core capital ratioa eta koltxoi antiziklikoak barne hartuta). Euskadiko Kutxak gainditua du, dagoeneko, kopuru hori.

Likidezia

Entitateak lasai egoteko moduko likidezia maila du: % 85eko gordailu-ratioa du, emandako kredituen gainean. Estatuko lehen bost entitateen artean dago, hortaz. Kutxek % 71ko eta bankuek % 62ko indizeak dituzte. Bestalde, 2013aren amaierara arte Euskadiko Kutxak ez du handizkako merkatuetako mugaeguneratzeei aurre egin beharrik.

Emaitza kontua

Interes marjina

Interes-tasa txikien eta pasiboko gerraren ondorioz, bitartekaritza-marjinak izugarri ari dira txikitzen. Euskadiko Kutxaren kasuan, jaitsiera hori % 19,5ekoa denez, Kudeaketa Planean aurreikusi baino portaera hobea izan du.

Marjina arrunta

Emaitza ez errepikariek (kapital-merkatuko jardueraren ondoriozko dibidendu eta emaitzek) ekarpen txikiagoa egin badute ere, marjina arrunta 376,9 milioi eurora iritsi da. Entitateak negozio errepikariarekin baliabideak sortzeko gaitasuna duela erakusten du horrek.

Administrazio-gastuek % 2,4ko beherakada izan dute. Hori dela eta, efizientzia-indizea, hau da, administrazio-gastuek marjina arruntetik zurgatzen dutenaren ehunekoa, % 44an kokatu da. Entitatea aurreneko posizioetan kokatzen du horrek, erakunde handiago batzuek baino ratio askoz hobea baitu. Euskadiko Kutxak egungo agertokira egokitzeko duen gaitasunaren erakusgarri da datu hori.

Berankortasun-indizeari eutsi izana da daturik esanguratsuenetakoa. Portaera bikaina izan du sektorearekin alderatzen badugu, % 3,17ko datua eman du eta. Nabarmentzekoa da, gainera, zalantzazko aktiboen hazkunde-erritmoak behera egin arren, aktiboak narriatzearen ondoriozko zuzkidura-beharrak 152,2 milioi eurokoak izan direla. Horrenbestez, zalantzazko aktiboen estaldura-ratioa % 82an kokatu da, aurreko ekitaldian baino % 72 gorago. Sektorekoa baino nabarmen hobea izan da, urrian % 58koa baitzen hura.

Emaitza Kontua 2010-12-31n

Kontzeptua

2009-12-31

2010-12-31

%

Interesak eta etekinak

697,2

458,4

-34,3

Interesak eta zergak

377,5

200,8

-46,8

Interes-marjina

319,8

257,5

-19,5

Zerbitzu-etekinak

87,0

88,9

2,2

Oinarrizko marjina

406,7

346,4

-14,8

Dibidenduak eta Finantza Eragiketen emaitzak

41,3

30,5

-26,3

Marjina arrunta

448,1

376,9

15,9

Administrazio-gastuak

171,5

167,3

-2,4

Amortizazioak eta beste ustiapen-emaitza batzuk

21,4

17,2

-19,4

Zuzkidurak eta Galerak aktiboak hondatzeagatik

205,1

152,2

-25,8

Zergak ordaindu aurreko emaitzak

50,1

40,1

-20,0

Etekinen gaineko zerga

-6,3

-11,3

78,4

Zergak ordaindu ondorengo emaitzak

56,5

51,4

-8,9