Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

Euskadiko Kutxak 2010eko emaitzak mantenduko ditu. Lehenengo seihilabetean 17,9 milioi eurotako irabaziak lortu ditu zerga aurretik eta %11,59ko Kore Kapitala erdietsi.

Aurtengo ingurune ekonomikoa zaila da, honako baldintzatzaile hauen ondorioz:

? Familien (etxebizitza erostea eta kontsumoa) eta enpresen (produkzio-jarduera apala dute oraindik) inbertsio-premia txikiagoak.

? Berankortasun mailak handituz doaz.

Gauzak horrela, Entitatearen emaitzak bat datoz Gestio Planean ezarritako aurreikuspenekin. Hala, urtearen bukaerarako, 2010eko emaitzak errepikatzea aurreikusten da.

? NEGOZIOAREN GAKOAK

Kreditu-inbertsioa: Bezeroei emandako kredituen zenbateko osoa 15.637 milioi eurokoa izan da. Sektoreka aztertuta, familien finantzaketari dagokionez, Entitateak gizartearekin harturiko konpromisoari eutsi dio. Hala, etxeko ekonomietan egindako inbertsioa 11.044 M€-koa da. Kopuru hori aurreko ekitaldian baino % 1,6 txikiagoa da, eskariak behera egin baitu nabarmen. Enpresen finantzaketari dagokionez, higiezinen sustapenaren arloa alde batera utzita, azpimarratzekoa da jarduera ekonomikoari emandako kredituak % 1,1 egin duela gora.

Negozio-bolumena: Bezeroen gordailuek % 1,3 behera egin eta 18.270 milioi eurora iritsi dira. Hala ere, merkatuaren gainean presio handiak izan arren, Entitateak bereganaturiko bezeroen baliabideek % 0,25 egin dute gora, eta % 18 epe finkoko saldoen kasuan. Bestalde, aurreikuspen- eta pentsio-planetan ere bilakaera positibo argia izan dute bezeroen saldoek, % 8ko hazkundea izan dute eta.

Horrenbestez, kudeatutako negozio-bolumena 33.906 milioi eurora heldu da.