Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Etika, humanismo eta zientzia elkarrizketak

ELKARRIZKETAK Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostia Ospitalearen eta Euskadiko kutxaren ekimena da, eta XXI. mende honetako gairik garrantzitsuenen inguruan eztabaida- eta hausnarketa-foroa sustatzea du helburu.

ETIKA, HUMANISMOA ETA ZIENTZIA izenburupean jarri da abian ELKARRIZKETAK. Diziplina horiek zientzia-aurrerapenak eta egungo aplikazio teknologikoak direla-eta eztabaiden ardatz bihurtu dira.

Gai horien inguruan eztabaidatzeko, bost elkarrizketa antolatu ditugu. Elkarrizketen lehen zatian txostengile gonbidatuek beren iritzia eta ikuspuntua emango dute, eta jarraian bildutakoei hitza emango zaie galderak egiteko eta/edo beren ikuspuntua azaltzeko.

Bost elkarrizketak honako leku eta egun hauetan egingo dira:

  • Apirilak 9: Lehen elkarrizketa, “Bizitzaren muga zientifikoak eta etikoak” gaiari buruzkoa, Cristina Garmendia zientzialari eta enpresariaren eta Javier Sádaba filosofoaren artekoa izango da, eta Mª Cristina Hotelean egingo da. Moderatzailea El Diario Vascoko Mario García izango da.
  • Apirilak 24: Ondoren, Luis Rojas Marcos psikiatra “Medikuntzaren deshumanizazioa” gaiaren inguruan mintzatzen entzuteko aukera izango dugu Kursaalen.
  • Maiatzak 14: Albert Jovell Pazienteen Foroko lehendakari eta medikuak “XXI. mendeko medikua” gaiari buruz hitz egingo du. Lekua: Donostia Ospitalea.
  • Maiatzak 21: Jon Sistiaga gerra-korrespontsalak, Luis Francisco Esplá zezen-hiltzaileak eta Mercedes Zabarte doktoreak “Heriotzarekin bizi” gaiaren inguruan jardungo dute elkarrizketan. Lekua: Londres Hotela.
  • Ekainak 11: “Sufrimenduaren duintasuna” gaiarekin hitzaldi-zikloari amaiera emango zaio, Juan María Uriarte Donostiako Gotzainaren parte-hartzearekin. Lekua: Donostia Ospitalea.