Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

Errealitate gehituaren teknologia interaktiboa LABORAL Kutxaren sukurtsalak eta kutxazainak bilatzeko

2013ko urriaren 23a. Online bilaketetan denbora aurrezteko tresna ezin hobeak  dira gailu mugikorrak. LABORAL Kutxak, telefono mugikor berriek eskaintzen dituzten aukerez jabetuta, errealitate gehituko Layar aplikazioa integratu du, gertuen dauden sukurtsalak eta kutxazainak bilatzeko.

Tresna horrek kontsumitzaileari esperientzia berria eta bestelakoa eskaintzen dio, errealitatea denbora errealean elkar eragiten duten irudiekin eta hiru dimentsioko objektu birtualekin uztartzen baitu. Kontzeptu horri esker, LABORAL Kutxa bezeroarengandik are hurbilago dago, mugikorrerako aplikazioaren nahiz LABORAL Kutxaren mugikorrerako web-orrialdearen bitartez.

Sukurtsal- eta kutxazain-bilatzailea

Teknologia horrekin, azken belaunaldiko mugikorra duen edozein pertsonak une jakin batean gertuen duen kutxazaina edo sukurtsala aurkitu eta horren helbidea, telefono-zenbakia eta ordutegia ikusi ahal izango du, baita bertara deitu eta zer distantziara dagoen eta zer ibilbide jarraitu behar duen jakin ere.

Gaur egun, errealitate gehituaren kontzeptua IOS, Android, Symbian eta BlackBerry sistema eragileak dituzten tablet eta mugikorretarako dago eskuragarri. Gainera, teknologia horrek, geruza berrien bitartez, finantza-entitatearen kokalekuen posizionamenduari eta ezaugarriei buruzko informazioa eskaintzen du euskaraz eta gazteleraz.

Nola sartu

LABORAL Kutxak tresna hori erabiltzeko bi modu eskaintzen ditu:

Mugikorrerako CLNeten aplikaziotik:

  • Hautatu “Sukurtsalak eta Kutxazainak” aukera.
  • Egin klik “Kameraren” botoian.
  • Automatikoki LABORAL Kutxaren logotipoa azalduko da, sukurtsal bat edo kutxazain bat dagoen lekuan. Puntu horietako edozein aukeratuz gero, informazio guztia azalduko zaizu.

https://mobi.laboralkutxa.com/ mugikorrerako web-orrialdearen bitartez:

  • Hautatu “Sukurtsal-bilatzailea” aukera.
  • Sakatu “Errealitate Gehituaren” botoia.
  • Jarraian, Layar aplikazioa instalatuta dagoela egiaztatu behar da, izan ere, nahitaezkoa da mugikorrerako web-orrialdearen bitartez errealitate birtualean sartzeko (aplikazio hori ez baduzu, doan instala daiteke urrats erraz batzuk jarraituta). Ondoren, mugikorreko kameran gertuen dauden sukurtsalak eta kutxazainak azalduko zaizkizu.