Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

ENPRESEN %39K USTE DUTENEZ, INGURUNE EKONOMIKOAK HOBERA EGINGO DU

2015ko ekainaren 2aLABORAL Kutxak Industria Konfiantzari buruzko inkesta egin die Euskal Autonomia Erkidegoko enpresei, 2015eko hirugarren hiruhilekorako dituzten espektatiben berri izateko. Bada, ondorio interesgarriak eman ditu, aurreko hiruhilekoan baino dezente hobeak. Ondoren, ondorio nagusiak azalduko ditugu labur-labur.

Enpresek ingurune ekonomikoari buruz dituzten espektatibei dagokienez, % 52,8k uste du egoerak bere horretan jarraituko duela, eta % 39,0k hobera egingo duela. Beraz, ikuspegi baikorra da nagusi eta, ondoren ikusiko dugunez, berdintsu pentsatzen dute azterturiko gainerako aldagaietan.

3. hiruhilekoko ingurunearen espektatibak  Txarrera. Bere horretan. Hobera. Ingurunea

3. hiruhilekoko ingurunearen espektatibak: Txarrera. Bere horretan. Hobera. Ingurunea.

Enpresek fakturazioari buruz dituzten aurreikuspenak onak dira, 2015eko hirugarren hiruhilekoari dagokionez. Hala, % 50,4ren iritziz, egoerak bere horretan segituko du, eta % 41,5en ustez, onera egingo du. Beraz, fakturazio txarragoa espero duten enpresen kopurua % 8,1ekoa baino ez da.

3. hiruhilekoko fakturazioaren espektatibak

3. hiruhilekoko fakturazioaren espektatibak: Txarrena. Bere horretan. Hobera.

Aurreko adierazlearekin bat, 2015eko hirugarren hiruhilekoan jarduerak bere horretan segituko duela uste dutenen kopurua % 52,6koa da, eta egoerak hobera egingo duela uste dutenena % 33,3koa. Inkestatuen % 14,1en ustez, berriz, jarduerak txarrera egingo du.

3. hiruhilekoko inguruaren espektatibak: Txarrera. Bere horretan. Hobera. Ingurunea - See more at: http://prentsa.laboralkutxa.com/enpresen-458k-uste-dutenez-ingurune-ekonomikoak-hobera-egingo-du/#sthash.3ne5Gc7z.dpuf

3. hiruhilekoko inguruaren espektatibak: Txarrera. Bere horretan. Hobera. Ingurunea.

Erantzunok ikusita, honako zalantza hau sortu zaigu: fakturazioa eta jarduera hobetuko dela uste dutenek gehiago saltzea ala garestiago saltzea espero dute? Dena den, emaitzen arabera, badirudi eskaera-bolumena hobetzea espero dutela. Ondorengo grafikoan ikus dezakegunez, inkestatuen % 47,4k bolumenari eustea espero du eta % 43,3k hobetzea. % 9,3k, berriz, txarrera egingo duela uste du.

3. hiruhilekoko eskaeren espektatibak: Txarrera. Bere horretan. Hobera. Eskaerak

3. hiruhilekoko eskaeren espektatibak: Txarrera. Bere horretan. Hobera. Eskaerak

Prezioei dagokienez, egonkor jarraituko dutela uste dute gehienek, izan ere % 78,4k uste du prezioek bere horretan segituko dutela 3. hiruhilekoan. Gainerako enpresetatik,  % 10,8k uste du prezioak handiagoak izango direla eta % 10,8k prezioak jaitsi egingo direla.

3. hiruhilekoko prezioen espektatibak: Txikiagoak. Bere horretan. Handiagoak. Prezioak

3. hiruhilekoko prezioen espektatibak: Txikiagoak. Bere horretan. Handiagoak. Prezioak

Eragiketen errentagarritasun-espektatibei dagokienez,  % 61,7k uste du errentagarritasunean ez dela aldaketarik izango, % 26,0k errentagarritasuna handiagoa izango dela eta % 12,3k txikiagoa izango dela.

3. hiruhilekoko errentagarritasun-espektatibak: Txikiagoa. Berdina. Handiagoa. Errentagarritasuna -

3. hiruhilekoko errentagarritasun-espektatibak: Txikiagoa. Berdina. Handiagoa. Errentagarritasuna –

Orain arte azterturiko datuen arabera, egoera nahiko positiboa da, eta, ondoren ikusiko dugunez, badirudi enpresek ahalmen produktiboa handitzeko eta, ondorioz, langileen kopurua handitzeko asmoa dutela.

Inbertsio-bolumenari dagokionez, enpresen % 64,3k uste du eutsi egingo diola 2015eko 3. hiruhilekoan. % 20,8k, berriz, inbertsio-bolumenak gora egitea espero du. Beraz, inkestatuen % 14,9ren ustez, inbertsio-bolumena jaitsi egingo da.

3. hiruhilekoko inbertsioaren espektatibak: Txikiagoa. Bere horretan. Handiagoa. Inbertsioa

3. hiruhilekoko inbertsioaren espektatibak: Txikiagoa. Bere horretan. Handiagoa. Inbertsioa

Azkenik, enpresen % 74,7k uste du enpleguari eutsi egingo zaiola, % 19,0k plantilla handitu egingo dela eta % 6,3k plantilla jaitsi egingo dela.

3. hiruhilekoko langileen espektatibak: Gutxiago. Bere horretan. Gehiago. Langileak

3. hiruhilekoko langileen espektatibak: Gutxiago. Bere horretan. Gehiago. Langileak

Inguruneari buruzko iritzia ez beste adierazleak gehitu eta Industria Konfiantzaren indizearen balioa lortzeko haztatzen baditugu , emaitza 60,0koa da.  Ondorioz, aurreko hiruhilekoko datua, 58,4koa, handitu egin da. Datu horretatik honako interpretazio hau egiten da: 2015eko hirugarren hiruhilekoko ekonomiaren bilakaerari buruz ikuspegi baikorragoa dutela enpresek. Gainera, indizearen balioa 50etik gorakoa izateak hedapena adierazten du, eta hori koherentea da beste esparru geografiko batzuetarako (Espainia eta Eurogunea) lortutako balioekin (59,1 eta 53,4, hurrenez hurren).

Amaitzeko, inkestako beste gai batzuetan izandako emaitzak aurkeztuko ditugu, aurreko paragrafoan azaldutako indizearekin zerikusirik ez dutenak. Azken urteko esportazioen bilakaerari dagokionez, inkestatuen % 76,0k uste du bere horretan jarraitu dutela eta % 14,2k hobera egin dutela. % 9,8k bakarrik uste du txarrera egin dutela.

Esportazioen bilakaera: Txarrera. Bere horretan. Hobera. Esportazioak

Esportazioen bilakaera: Txarrera. Bere horretan. Hobera. Esportazioak

Azken urtean berrikuntzari edo I+Geko ekimenei bideraturiko salmenten portzentajeari dagokionez, inkestatuen % 60,5 balio minimoetan kokatzen da: % 0 eta % 0,5 artean, eta % 7,9k dioenez, % 5 baino gehiago bideratzen du arlo horietara.

Salmenten gaineko I+G %-a

Salmenten gaineko I+G %-a

Bezeroei kobratzeko epeari dagokienez, azken urtean ez da aldaketarik izan % 79,9ren ustez. Enpresen % 15,7k, berriz, epea handitu egin dela uste du, eta % 4,3k txikitu egin dela.

Bezeroei kobratzeko epearen bilakaera: Txikiagoa. Bere horretan. Handiagoa. Kobratzeko epea

Bezeroei kobratzeko epearen bilakaera: Txikiagoa. Bere horretan. Handiagoa. Kobratzeko epea

Amaitzeko, inkestatuen % 55,5en iritziz, banku-finantzaketa eskuratzeko erraztasuna ez da aldatu azken urtean. Gainerako enpresak honela daude banatuta: % 30,7ren iritziz, erraztasun handiagoa dago, eta % 13,8k kontrakoa uste du.

Banku-finantzaketarako erraztasuna: Txarrera. Bere horretan. Hobera. Banku-finantzaketa

Banku-finantzaketarako erraztasuna: Txarrera. Bere horretan. Hobera. Banku-finantzaketa