Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

El Correo Digital egunkariak 2009ko Interneteko kanpainarik onenaren saria Caja Laboral – Euskadiko Kutxari eman dio, “Hemen gaude” kanpainagatik.

isidro-12

 

 Aurten ere, elcorreo.com egunkariak saritu egin ditu euskal webik onenak.

 Zortzigarren edizio honetan, 600 orri baino gehiago aurkeztu dira, baina 7k baino ez dute saria jaso.

 Ekitaldia Bilboko Alondegian egin zen eta Euskal Herriko enpresa, kutura, politika eta gizarte alorreko jende ospetsu ugari bertaratu zen. Ekitaldia zuzentzeko lanetan, elcorreo.com egunkariko kazetari Unai Izquierdo aritu zen.

 Ekitaldian zehar sariak entregatu zaizkie web onenei honako kategoria hauetan:

2009ko publizitate-kanpainarik onena: Caja   Laboral – Euskadiko Kutxa

Enpresa: Mugaritz Jatetxea, Andoni Luis Adurizena.

Erakundea: Basauriko Udala.

Aisia/zerbitzuak: Bajoelagua Factory.

Pertsona/elkartea: San Prudentzio Fundazioa.

Egunkariaren plataformako erabiltzaileen blogik onena Diana Románen Oso Goxo gastronomiako blogarentzat izan da.

Azkenik, Publikoaren Saria Gastebizz-i eman zaio, Bizkaiko Foru Aldundiaren gazteentzako atariari.

Epaimahaian, berriz, honako hauek izan dira:

Roberto Beitia: Sareneteko kontseilu ordezkaria eta fundatzailea.

Marcos Enríquez: Admaze USA Inc-ko predidentea (Florida, AEB).

Mikel Urizarbarrena:  Semantix Group-eko presidentea  eta  Panda Security-ren fundatzailea

Ainhoa Franco: Industria Ingeniaritza, Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan. 2005etik Bilboko Udaleko web-atariaren arduraduna.

Koldo Meso Ayerdi: Kazetaritzan doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasle titularra

María Goti: El Correo Digitaleko zuzendari kudeatzailea.