Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak Sariak

Edurne Pasabanek jasoko du 2010eko Euskal Herritar Unibertsalaren Saria

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak eta Euskadiko Kutxak Euskal Herritar Unibertsalaren Saria ematen dute urtero, Euskadiren irudi ona hedatzen duten pertsonen, taldeen eta erakundeen lana aitortzeko. Aurten, mendizaletasunaren alorrean urte asko daramatzan pertsona batek jasoko du saria, Edurne Pasabanek.

Edurne Pasaban Lizarribar (Tolosa, 1973ko abuztuaren 1a), polemikarik gabe, munduko hamalau gailurrik handienak igo dituen lehen emakumea da (eta hogeita batgarren pertsona). Gailur horiek guztiek zortzi mila metrotik gora dituzte.

Balentria hori joan zen maiatzaren 17an amaitu zuen, Shisha Pangmaren (8.027 m) gailurra zapaldu zuenean, Oh Eun-Sun korearrarekin izandako amaierako esprint zirraragarriaren ostean. Nahiz eta hark egun batzuk lehenago igo zuen bere azken ‘zortzimilakoa’, Annapurna (8.010 m), gerora bere herrialdeko mendi-federazioak ez zion onartu 2009ko Kangchenjungako igoera.

Edurnek 2010ean, azken bi zortzimilakoak igo ondoren, bere ametsa burutzea lortu zuen. Amets horrek hamar urtez bere ahalegin eta energia guztiak hartu ditu, 2001eko maiatzean bere lehen zortzimilakoa, Everest (8.848 m), igo zuenetik.

Urte horietan guztietan, euskal emakume gisa, Euskadiren izen ona gailurrik handienetara eta lekurik urrunenetara eraman du, baita haren balentriaren berri izan nahi zuten munduko hainbat hiri eta herrialdetara ere; izan ere, mundu osoko komunikabideek eman dute horren berri. Azken finean, euskal herritarren izaeran hain erroturik dauden ezaugarrien, hala nola adorearen, diziplinaren, profesionaltasunaren eta talde-lanaren, eredu unibertsala izan da, eta, bereziki, emakumeentzat.

Halere, dena ez da erraza izan. Bere ahaleginean, Edurne Pasaban bizitza galtzear egon da bitan (2004an K2n eta 2009an Kangchenjungan). Lehen horretan, izozketen ondorioz, bere oinetako behatzetako hainbat falange moztu behar izan zizkioten.

Baina, Tolosako alpinistak denbora horretan lesio eta gorabehera fisikoei ere aurre egin behar izan die. Horien ondorioz, eta gizonen mundu horretan emakume gisa bere lekua defendatzearen eta errebindikatzearen ondorioz, 2005ean depresioa izan zuen eta erronka uztear egon zen. Halere, berriz ere, bere adoreari eta ahaleginari esker, proiektuarekin jarraitzea lortu zuen. Aintzat hartzekoa da aipaturiko gaixotasuna gainditu eta, ezkutatu beharrean, publikoki horren berri eman izana, gaixotasuna pairatzen duten guztiei laguntzeko.

Edurne Pasabanek igotako zortzimilakoak

  1. Everest (8.848 m), Txina/Nepal, 2001eko maiatzaren 23a
  2. Makalu (8.465 m), Txina/Nepal, 2002ko maiatzaren 16a
  3. Cho Oyu (8.201 m), Txina /Nepal, 2002ko urriaren 5a
  4. Lhotse (8.516 m), Txina /Nepal, 2003ko maiatzaren 26a
  5. Gasherbrum II (8.035 m), Txina /Pakistan, 2003ko uztailaren 19a
  6. Gasherbrum I (8.068 m), Txina /Pakistan, 2003ko uztailaren 26a
  7. K2 (8.611 m), Txina /Pakistan, 2004ko uztailaren 26a
  8. Nanga Parbat (8.125 m), Pakistan, 2005eko uztailaren 20a
  9. Broad Peak (8.047 m), Txina /Pakistan, 2007ko uztailaren 12a
  10. Dhaulagiri (8.167 m), Nepal, 2008ko maiatzaren 1a
  11. Manaslu (8.156 m), Nepal, 2008ko urriaren 5a
  12. Kangchenjunga (8.598 m), India/Nepal, 2009ko maiatzaren 18a
  13. Annapurna (8.091 m), Nepal, 2010eko apirilaren 17a
  14. Shisha Pangma (8.027 m), Tibet, 2010eko maiatzaren 17a

Aurreko ekitaldietako sarituak

Aurtengoa Euskal Herritar Unibertsalaren 14. edizioa da. Aurreko edizioetan kirolaren, zientzien, arteen, gizartearen eta kulturaren alorreko hainbat eta hainbat pertsona eta erakunde saritu dituzte: