Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Caritasek, Euskadiko Kutxak eta Eroskik lankidetza hitzarmena sinatu dute Bizkaian

  • Caritasek, Euskadiko Kutxak eta Eroskik lankidetza-hitzarmena sinatu dute.
  • Beharrizanak dituztenei eta gizartean baztertuta daudenei laguntzea da aipatutako hitzarmenarenhelburua.

Euskadiko Kutxak eta Eroskik diru-ekarpenak egingo dizkiote Caritasi, Bizkaian beharrizanak dituztenei eta gizartean baztertuta daudenei laguntzeko programa aurrera eramateko.

Hizpide dugun programaren bidez, elikagai-txartelak banatuko dira baldintza jakin batzuk betetzen dituzten pertsonen artean. Txartelak, gero, Eroskik Bizkaian duen edozein saltokitan trukatu ahal izango dituzte.

Txartelak inprimatuta egongo dira, eta izendunak izango dira. Balioa aldakorra izango da: gutxienez 75 €/hileko eta gehienez 100 €/hileko. Txartel bakoitzak urtebeteko mugaeguna izango du. Horrelako laguntzak hiruhilabetez jasoko dira gehienez ere, eta txartelen truke premiazko elikagaiak eskuratuko dira, eta ez bestelakoak.