Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

Caja Laboral obtuvo en el primer semestre unos beneficios después de impuestos de 35,1 mill€ manteniendo su morosidad en el 2,9%.

Egungo ekonomia-ingurunea bereziki konplexua da, izan ere honako ezaugarri bereizgarri hauek ditu:

  • Inbertsio-beharrak murriztu egin dira familietan (etxebizitza erosteko eta kontsumorako) eta enpresetan (ekoizpen-jardueren maila aurreko ekitaldian baino txikiagoa da).
  • Interes-tasak minimo historikoetan daude.
  • Berankortasun-mailak gero eta handiagoak dira.

Entitatearen emaitzak Kudeaketa Planean ezarritako aurreikuspenekin bat datoz.

Negozioaren gakoak

Kreditu-inbertsioa: Bezeroei emandako kredituen guztizko zenbatekoa 16.347,1 milioi eurokoa izan da, iazkoa baino % 0,9 txikiagoa. Familientzako finantzaketari dagokionez, gizartearen aldeko konpromisoa betetzen jarraitzeko helburuarekin, Entitateak hipoteka-maileguen inbertsioa % 1 handitu du, egungo testuinguruan eskariak berebiziko gainbehera izan duen arren. Enpresei dagokienez, emandako kreditu eta maileguen guztizko zenbatekoa % -0,4 murriztu da urtetik urtera. Ildo horretan, 2009ko esperientzia errepikatzeko asmoz, Euskadiko Kutxaren Likidezia lineak 300 mill € eskaini ditu. Entitatea lankidetza estuan ari da tokian tokiko lurraldeko erakunde guztiekin, sinatutako hitzarmenen kudeaketa aktiboa eginez.

Negozio-bolumena: Merkatuan nagusitutako “pasiboaren gerra” gorabehera, Entitateak portaera ona izan du baliabideak erakartzen, bezeroen gordailuak % 3,6 hazi baitira. Ondorioz, kudeatutako negozio-bolumena 34.848 milioi eurokoa da, iazkoa baino % 1,4 handiagoa. Portaera on horren iturburu nabarmen bat MAX izan da, errentagarritasuna eta eskuragarritasuna eskaintzen dituen kontua, komisiorik ordaindu gabe. Duela bi urte eta erdi kaleratu genuen, eta dagoeneko 225.000 bezero baino gehiago ditu.

Berankortasuna: Berankortasun-tasak % 3tik beherakoa izaten jarraitu du (% 2,95koa hain zuzen). Sektoreko tasarik txikienetakoa da, kontuan hartu behar baita apirileko batez bestekoa % 5,39koa izan zela.

Ildo horretan, Entitateko aktiboen kalitate bikaina berresteko, gogora ekarri behar da nazioarteko Fitch agentziak “AAA” ratinga eman diola berriki EK-ko hipoteka-zedulen zorroari. Dagoen kalifikaziorik handiena da, eta A+ motako epe luzerako zorren ratingean lortutako kokapen bikainarengatik eman dio Euskadiko Kutxari. Aipatutako ratinga ere Fitchek ezarri dio Entitateari, “bere aktiboen interesak eta printzipala ordaintzeko gaitasun handia” dela eta.

Kaudimena: Euskadiko Kutxa seigarren postuan dago Bankuen eta Kutxen zerrendan, Tier1 ratioari dagokionez, % 10,8ko emaitza lortu ondoren.

Ratio horrek, arriskuaren arabera haztaturiko edo ponderaturiko aktiboen artean, lehen mailako baliabide propioek duten maila islatzen du. Bada, ratio horren batez bestekoa % 7,2koa izan da kutxen kasuan. Aipatzekoa da, halaber, kaudimen-ratioa erabakigarria izan ohi dela sor daitezkeen testuinguru txarren aurrean.

Likidezia: EK-ren likidezia-mailak oso handiak dira. Eman ditugun kredituei lotutako gordailuen ratioa % 85ekoa da, eta hurrengo hiru urteotan merkatu handizkarietan ez dugu izango mugaegunerapenei aurre egiteko beharrik.

Emaitza-kontua

Oinarrizko marjina, negozio errepikariaren emaitzak (interesen marjina + zerbitzuen errendimendua) islatzen dituena, iazko ekitaldiko epe berekoa baino % 18,9 txikiagoa izan da, interes-tasen beherakadaren ondorioz. Dena den, ezaugarri hori orekatu egin da hein batean, zerbitzuen errendimenduak izandako gorakadari esker, % 1,8 hazi baita.

Emaitza ez-errepikariek (kapitalen merkatuko jarduerak sorrarazitako etekin eta emaitzek) ekarpen txikiagoa egin dioten arren, marjina arrunta 188,4 M €-koa izan da.

Administrazio-gastuei eutsi egin diegulako (% 5,1 murriztu dira), efizientzia-indizea % 45ekoa izan da. Marjina arrunt egokia administrazio-gastuetan zenbateraino (zer portzentajetan) islatu den adierazten du indize horrek.

Daturik azpimarragarrienetakoa berankortasun-indizearen euspena izan da, sektorekoak baino portaera askoz hobea izan baitu: % 2,95koa. Hala ere, Entitateak zuhurtasun-politikari bere horretan eustea erabaki du, egungo ekonomia-egoerak berdin jarraituko duelakoan. Horrela, lehen seihilekoan, 64,7 mill €-ko zuzkidurak egin ditu.

Cuenta de Resultados a 30.06.2010 (en millones de euros)

-en millones de €-

Concepto

A 30.06.2009

A 30.06.2010

%

Intereses  y rendimientos 415,5 231,2 -44,4
Intereses  y cargas 241,8 99,3 -58,9

Margen de intereses

173,7 131,8 -24,1
Rendimientos de servicios 43,7 44,4 1,8

Margen básico

217,4 176,3 -18,9
Dividendos y Rtdos operaciones financieras 17,7 12,2 -31,2

Margen Ordinario

235,1 188,4 -19,8
Gastos de administración 89,5 84,9 -5,1
Amortizaciones y otros resultados de explotación 10,5 9,8 -6,3
Dotaciones y Pérdidas por deterioro de activos 73,8 64,7 -12,3
Otros resultados 0,0 1,4

Resultados antes de impuestos

61,4 30,4 -50,5
Impuesto sobre beneficios 1,0 -4,7

Resultados después de impuestos

60,4 35,1 -41,9