Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Bizkaiko Caritasek, Eroskik eta Euskadiko Kutxak “janari txartelak” emateko lankidetza hitzarmena sinatu dute

Bizkaiko Cáritasek arreta ematen dien eta baliabide nahikorik ez duten familiei oinarrizko kontsumo produktuak eskaintzea da helburua

Pedro Mª Ugalde (Euskadiko Kutxa) :: Carlos Bargos (Cáritas Bizkaia) :: Alejandro Martínez Berriochoa (Eroski)

Pedro Mª Ugalde (Euskadiko Kutxa) :: Carlos Bargos (Cáritas Bizkaia) :: Alejandro Martínez Berriochoa (Eroski)

  • Krisi egoera honetan, hiru erakundeek indartu egin dute gizartearekiko konpromisoa eta lan bateratua egitekoa, aliantza honen bidez orain dela hiru urte pertsona eta familiei behartsuenei laguntzeko sortu zen erosketa-txartelen proiektua berrituta.
  • EROSKIk eta EUSKADIKO KUTXAk ekimen solidario honetarako behar den azpiegitura ipintzen dute, eta CÁRITASek egindakoaz gain, diru-ekarpen gehigarria egiten dute.
  • BIZKAIKO CÁRITASek janari-txartelen banaketa eta esleipena egingo du Cáritasek harrera egiten dien familien artean, betiere bere irizpideen eta “gizarte ekintzako ereduaren” arabera. Horrela, baliabide bat gehiago izango dute, egoera larrian dauden familien oinarrizko premiak betetzeko erabiltzen diren baliabideez gain.
  • Janari-txartelak EROSKI kooperatibaren Bizkaiko edozein saltokitan trukatu daitezke.

BIZKAIKO CÁRITASek, EROSKIk ETA EUSKADIKO KUTXAk laguntza emango diete, krisiaren eraginez oinarrizko premiei aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten familiei. Xede horrekin, 2009an sinatutako lankidetza hitzarmena berritu dute gaur. Hitzarmen horren arabera, “janari-txartelak” banatuko zaizkie Bizkaiko Cáritasen Harreretan arreta ematen zaien pertsonei, betiere baldintza batzuk betetzen badituzte. Txartel horiek EROSKI kooperatibaren Bizkaiko edozein saltokitan trukatu ahal izango dituzte.

EROSKIk eta EUSKADIKO KUTXAk ekimen solidario honetarako behar den azpiegitura ipintzen dute, eta CÁRITASek egindakoaz gain, diru-ekarpen gehigarria egiten dute.

Helburu nagusia Bizkaiko Cáritasek arreta ematen dien eta baliabide nahikorik ez duten familiei oinarrizko kontsumo produktuak eskaintzea bada ere, proiektu honen bidez, oinarrizko beharrizanak asetzeko bidea normalizatu nahi da; ez, ordea, asistentzia hutsaren ikuspegitik, bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonak integratzeko eta gizarteratzeko prozesu zabalagoetan txertatuta baizik.

Janari-txartelak:

“Janari-txartelak” emateko eta kontrolatzeko prozesuan inplikatuta dauden alderdi guztiek hartzen dute parte. Alde batetik, Bizkaiko Cáritasek bere harreretan laguntza eskatzen duten pertsonei edo familiei buruzko informazioa jasotzen du, ezarritako baldintzak betetzen dituzten jakiteko. Harreretako boluntario taldeek eskaerak jaso eta onuradunak onartu ondoren, gizarte langile batek prozesu guztiaren jarraipena egiten du, ekimen honek behar bezala funtzionatzen duela egiaztatzeko. Eroskik, bere aldetik, proiekturako diru-ekarpena egiteaz gain, bere sistema informatikoak jarriko ditu, oinarri-oinarrizko elikagaiak eta higiene produktuak soilik trukatu ahal izateko.

“Janari-txartelak” izendunak dira, 30 eta 50 euroko balioa du bakoitzak, urtebeteko iraungitze-epea dute, eta Bizkaiko Cáritasen zigilua eramango dute. Hilean 30 eurotik 150era bitarteko laguntzak izango dira familia bakoitzeko -familiako kide kopuruaren eta egoeraren arabera-, gehienez ere hiru hilabeterako, eta salbuespenezko kasuetan bakarrik luzatu ahal izango dira. Bizkaiko Cáritasek baloratuko du -bere harreren bidez- familia bakoitzaren egoera, baldintzak betetzen ote dituen jakiteko eta -betetzen baditu- laguntzaren zenbatekoa zehazteko.

Janari-txartelak oinarrizko elikagaiak trukatzeko erabiliko dira soil-soilik. Beraz, ezin izango da honelako produkturik trukatu: edari alkoholdunak, edari energetikoak, freskagarriak, litxarreriak, aperitiboak, ‘snakak’, kosmetika produktuak, etab.