Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Basketempresa

?  Basketmpresa, Caja Laboral Baskoniaren Enpresen Kluba da, eta sinergien sare bat sortzea du  helburu,  kirol-jardueren programa aberatsaren eta harreman publikoen bidez, enpresen arteko lankidetza sustatzeko, negozio-bide berriak irekitzeko  enpresetako bazkideen artean eta enpresa-kultura sendotzeko garena lortzea ahalbidetu digun balioetan oinarrituta.

? Klubeko kide izateagatik, enpresek,  dituzten abantaila ugarien osagarri,  lehentasunezko partaidetza izango dute, bai ATEGIn, Erosketa Atarian, bai ASIA SOURCING zerbitzuan, Asiako merkatuan erosketak egiteko. Hartara, Korporazioko erosketa-atariaz eta Korporazioak Asiako merkatuetan duen esperientziaz baliatuz, enpresako hornidura orokorreko erosketak zentralizatu ahal  izango dituzte, ATEGIren bidez, edo Asia erraldoian erosketak egin.

> PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA:

BASKETMPRESA, “Caja Laboral Baskoniaren Enpresen Kluba”, Euskadiko Kutxak enpresei eskaintzen dien zerbitzu berria da. Horren bidez, enpresek Euskadiko Kutxarekin eta Saski Baskonia SAD taldearekin harremanak sendotzeko, eta, batez ere, bezeroak eta/edo hornitzaileak leialtzeko hainbat bide izango dituzte, baita bezero eta/edo hornitzaile berriak bereganatzeko ere, enpresa kideen artean, adibidez. Horrez gain, enpresek bestelako pertsona-politika egin ahal izango dute beren barne-bezeroekin, enplegatuekin.

> ENPRESEN  KLUBAREN EDUKIAK:

Zerbitzu zabal eta aberatsa eskaintzen du, enpresa kideek denboraldiko zenbait unetan elkartzeko aukera izan dezaten. Hona hemen adibide batzuk:

Buesa Arenako VIP tratamendua:

ACB ligako eta Euroligako partida guztietarako abonamenduak eta sarrerak BASKETMPRESA sektorean, eta, partida bakoitzaren atsedenaldian, VIP aretorako sarbidea, luncha hartzeko.

Partidaren amaieran, luncha VIP aretoan, prentsaurrekoaren jarraipena telebistaren bidez eta partidaren estatistikak, baita plantillako jokalarien bisita ere.

Denboraldi bakoitzean kirol-lehiaketa bat antolatuko da. Horretan, 2 lagunek hartu ahal izango dute parte klubaren kide den enpresa bakoitzeko. Horrez gain, plantillako bi jokalarik ere hartuko dute parte.

Euskadiko Kutxak urtero antolatzen duen golf-lehiaketan parte hartu ahal izango dute Basketmpresako  enpresa kide bakoitzeko bi ordezkarik.

PROAM seniorra:

Basketmpresako enpresa kide bakoitzeko bi lagunek saskibaloian jokatu ahal izango dute, Caja Laboral Baskoniako jokalariekin. Saskirako sarrerak, boteak eta hainbat ariketa egin ahal izango dituzte haiekin.

PROAM haurrak:

Seme-alabek ere (Basketmpresako enpresa kide bakoitzeko bik) jokatu ahal izango dute saskibaloian, Caja Laboral Baskoniako jokalariekin. Saskirako sarrerak, boteak eta hainbat ariketa egin ahal izango dituzte haiekin.

> HARREMAN PUBLIKOETAKO JARDUERAK:

Urtean hainbat topaketa; bertan, Saski Baskonia, SADeko jokalariak nahiz talde teknikoa eta taldeko eta Euskadiko Kutxako zuzendariak, batetik, eta Basketmpresako enpresa kide bakoitzeko bi lagun, bestetik, izango dira.

ATEGI erosketa-atariko eta ASIA SOURCINGeko (Asiako merkatuan erosteko zerbitzuko) lehentasunezko partaide izateko aukera. Korporazioaren erosketa-ataria eta Asiako merkatuetan duen eskarmentua baliatuz, enpresako hornidura orokorren erosketa ATEGIren bidez zentralizatzeko edo erraldoi asiarrean erosketak egiteko aukera izango duzu.

Ongietorri sorta. Denboraldi-hasieran, opari sorta bat jasoko du enpresa bakoitzak. Honako hauek sartuko dira: BasketmpresA Caja Laboral Baskoniaren Enpresa Klubaren aurkezpenerako Basketmpresa sektorerako abonamenduak, Basketmpresari buruzko informazioa (abantailak…) eta haren jardueren gutxi gorabeherako egutegia, besteak beste.

Hitzaldi bat; Euskadiko Kutxako lehendakaria eta Caja Laboral Laboral Baskoniako entrenatzailea eta/edo Saski Baskonia SAD taldeko lehendakaria izango dira partaide, eta Basketmpresako enpresa kide bakoitzeko bi lagun joan ahal izango dira. Gai hauek izango dira hizpide: taldearen kudeaketa, lidergoa… Taldearen esperientziak izango dira hitzaldiaren oinarria.

NABIGATZEKO EGUNA. Belaontzi moderno erosoetan, Basketmpresako enpresa kide bakoitzeko bi lagunek gure kostaldeko arrantzale-portu eta -herriak bisitatzeko aukera izango dute. Egunerokotasunetik irteteko aukera izango dute, horrela. Belaontzian bertan edo kostaldeko herri bateko jatetxe ospetsuren batean bazkari bikaina egiteko aukera ere izango dute, kasuan kasurako aukeratutako helburu edo norabidearen arabera.

Denboraldi bakoitzean, Basketmpresako enpresa kideentzat interesgarria izan daitekeen kultura-topaketa bat; enpresa bakoitzak gonbite bina jasoko du.

> AUKERAN:

Basketmpresako kideei lehentasunezko baldintzak eskainiko zaizkie, bidaiak kontratatzerakoan: sarrerak bi lagunentzat Caja Laboral Baskonia taldearekin Europako hiriburu handi baterako, Euroligako partidaren bat ikusteko. Bisita horretan, bisita turistikoen programa osoa ere izango lukete. Era berean, ACB Ligako partidetara taldearekin bidaiatzeko aukera izango da, asteburuko egonaldiaz gozatzeko aukerarekin.