Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria eta Urnietako udalen eta Euskadiko Kutxaren arteko hitzarmena, euskararen erabilera areagotzeko

 

Astigarrako Alkatie:Bixente Arrizabalaga; Hernaniko Alkatea: Idurre Lucas; Urnietako Alkatie: Mikel Izaguirre; Euskadiko Kutxako: Iñaki Altuna; Lasarte-Oria Alkatie: Iñaki Mújica; Urnietako Euskarazko Ordezkaria: Idurre Lucas; Andoainko Udaletzeko Euskara Batzordeko Lehendakaria: Petri Romero

Astigarrako Alkatie:Bixente Arrizabalaga; Hernaniko Alkatea: Idurre Lucas; Urnietako Alkatie: Mikel Izaguirre; Euskadiko Kutxako: Iñaki Altuna; Lasarte-Oria Alkatie: Iñaki Mújica; Andoainko Udaletzeko Euskara Batzordeko Lehendakaria: Petri Romero

Gaur martxoaren 29an, goian aipatutako udalek eta Euskadiko Kutxak euskararen erabilera areagotzeko hitzarmena sinatuko dute.

 Hitzarmenaren helburua euskararen erabilera areagotzea izanik, sinatzaileen artean hartuko duten konpromisoetako bat da elkarren arteko harremanak, ahozkoak nahiz idatzizkoak, euskaraz izan daitezen saiatzea. Horretaz gain, euskara ahalik eta gehien erabiltzen saiatuko dira beren funtzionamenduko esparru guztietan.

 Euskadiko Kutxa, bere aldetik, udalerri hauetako bulegoetan euskararen presentzia ugaltzeko ahalegin berezia egitera konprometituko da eta hori posible izan dadin, zenbait neurri hartuko ditu. Bost eremutan eragingo dute aipatu neurriek: bezeroarekin dituen harremanetan, eskaintzen dituen zerbitzuetan, langileen eremuan, kanpo komunikazioari dagokionean eta idatzizko dokumentazioarenean.

 Aipatu udalek, beren aldetik, hitzarmenaren edukiaren eta garapenaren berri herritarrei adierazteaz arduratuko dira.

 Hitzarmenean jasotzen diren konpromisoak lau urterako hartzen dira eta berau eraginkorra izan dadin, jarraipen-batzorde bat jarriko dute martxan sinatzaileek.

 Honakoa da sinatze ekitaldiaren deialdi zehatza:

 Eguna: 2011ko martxoaren 29an.

 Ordua: 12:00etan.

 Tokia: Euskadiko Kutxako, Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritza Askatasunaren Etorbidea 10, Donostia

 Mahaikideak honek dira:

 Euskadiko Kutxako Buruntzaldeko zuzendaria: Iñaki Altuna Gaztelumendi jn.

 Andoaingo Udaleko euskara-batzordeko lehendakaria: Petri Romero Pozo and.

 Astigarragako Udaleko alkatea: Bixente Arrizabalaga Bengoetxea jn.

 Hernaniko Udaleko euskara-delegatua: Idurre Lucas Ezkioga and.

 Lasarte-Oriako Udaleko alkatea: Iñaki Mújica  jn.

 Urnietako Udaleko alkatea: Miguel Izaguirre Recondo jn.

 

 Komunikazioa

Arrasaten, 2011ko martxoaren 29an