Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

2018an euskal familien konfiantza indartzen da

  • Laugarren hiruhilekoak euskal familien konfiantza indizearen berreskurapena adierazten du (+3, +2,5 puntu), urteko lau hiruhilabetekoetatik daturik hoberena izanda

  • 2018a profil egonkorrena erakutsi duen urtea izan da eta familien konfiantzaren urteko bataz besteko balioa errepikatu egiten da 2017arekiko (+1, bi urteetan)

 

Zein da euskal familiek datozen hamabi hilabeteetako bilakaera sozio-ekonomiko orokorrari dagokionez duten iritzia?

2018ko laugarren hiruhilekoak euskal familien konfiantzaren suspertzea finkatzen du (+3, +2,5 puntu) eta Estatuko (-7, -4 puntu) eta EBko (-3, -1 puntu) kontsumitzaileen jokabidearengandik aldentzen da. Hain zuzen ere, 2018ko guztizko emaitzak (+1) euskal familien konfiantza balio positiboetan finkatzen du, okerragoak diren Estatuko (-3) eta EBko (-1) erregistroekin alderatuz.

Zer faktorek osatzen dute euskal familien konfiantza eta bilakaera?

  • 2018ko laugarren hiruhilekoan, euskal kontsumitzaileek uste dute enplegua (7) eta egoera ekonomikoa (3) hobetzen jarraituko duela, azken hiruhilekoetako erritmo altuagoan ere.
  • Hobetze-igurikimena ere presente dago kontsumitzaileen konfiantzaren barne osagarrietan eta emaitza hoberenak lortzen ditu azken lau urtetako aurrezki-igurikimenen (3) eta etxeko ekonomiaren indizean (-2).
  • Hala ere, euskal familiek uste dute prezioak azkarrago haziko direla (-25), jada nabaritzen ari den susperraldi inflazionistarekin eta prezioen bilakaerari dagozkion datuekin bat datorrena (KPI, urtarrila-azaroa % +2,2).
  • Orokorrean, 2018ak euskal familien konfiantza indartzen du, bilakaera sozio-ekonomiko orokorrari dagokionez, hurrengo hamabi hilabeteetarako. Igurikimen hau baieztatua egongo litzateke enpleguaren (%2) eta ekonomiaren (%2,6) hazkundearen urtetik urterako bilakaerarengatik, 2018ko hirugarren hiruhilekoa arte (Eustat). Hau indartzen da Gizarte Segurantzaren afiliazioaren urtetik urterako (azaroko datua) bilakaerarengatik (959.737, +2), eta baita erregistratutako langabeziarengatik ere (121.499, % -5,3).

Familietako konfiantzak nola eragiten du gastuaren eta inbertsioaren erabakietan?

  • Euskal familiek erosketa unearen balorazioa hobetzen dute (-7,+8 puntu), erosketa handiak egiteko dituzten igurikimenak okerragotzen diren arren (-8, -3 puntu). Hala ere, urtearen osotasunean, erosketa unearen balorazioa okerrera egiten du (-9, -7 puntu), erosketa handiak egiteko igurikimenen geldialdiarekin batera (-6, -1 puntu).
  • Euskal familien %2 eta %5,8ak adierazten du etxebizitza bat edo ibilgailu bat erosi nahi duela. Gainera, 2018ak berresten du aipaturiko inbertsio horiek egiteko intentzioa duten familien ehuneko hau (%1,8 eta %5,3), eta 2017ko antzeko baloreetan (%1,8 eta %4,8). Beraz, bi urte dira jada hobekuntza arinekin.
  • Zentzu honetan, eskuragarri dauden datuek hazkundea erakusten dute ibilgailuen matrikulazioan (urtarrila-azaroa, % +7) eta etxebizitzen salerosketan (urtarrila-iraila, % +19), euskal familiek azaldutako igurikimenak baieztatuz.

Laburbilduz, urtearen laugarren hiruhilekoak ekarpen positiboa egin dio euskal familien konfiantzari, eta 2018ko egoera positiboa da eta 2017koaren antzekoa: euskal familiek konfiantza dute ekonomia orokorraren eta enpleguaren susperraldian, familiako ekonomiaren eta euren enplegu-igurikimenetan ematen den balorazio hobeago batean islatzen dena. Azken finean, uste dute datozen hamabi hilabeteetan beraien egoerak hobetzen jarraituko duela eta honen froga da 2018an mantendu egiten dela etxebizitza eta ibilgailuen erosketa-jardueren susperraldia.