Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

2016an hobetu egin da euskal familien konfiantza, baina uzkur jarraitzen du oraindik

taula1

 

Zer iritzi dute EAEko familiek hurrengo hamabi hilabeteetarako bilakaera sozioekonomiko orokorrari dagokionez?

  • 2016ko laugarren hiruhilekoan, euskal familien konfiantzak hobera egin du hirugarren hiruhilekotik (-3, ehuneko +2 puntu) eta sendotu egin da suspertzea. Hala, urteko batez besteko balioa (-5) 2015ean (-6) baino zertxobait hobea izan da, 2014ko datu txar hartatik (-19) urrun.
  • Familien konfiantzaren hobekuntza hori Europan ere izan da (-6, +1 puntu). Urtearen lehen zatiko zailtasunak Estatuan (-4, +2 puntu), Erresuma Batuan (-5, +1 puntu) eta Frantzian (-13, +1 puntu) gainditu egin dira, Alemaniako posizio hobeagoaren aurrean (-2, +1 puntu).

Zergatik ez du lortzen EAEko familien konfiantzak joera gorakorra izatea?

  • Euskal familien konfiantza enpleguarekiko egiten duten irakurketaren araberakoa da hein handi batean: 2016ko laugarren hiruhilekoan, enpleguak, datozen 12 hilabeteetan, bilakaera hobea izango duela uste dute (9, ehuneko +6 puntu).
  • Faktore erabakigarria da hori familiek familiaren ekonomiarekiko konfiantzari eusteko (-3, +1 puntu), oraindik balio negatiboetan dagoen arren. Horrek azaltzen du, neurri batean, aurrezteko gaitasunaren inguruko igurikimen negatiboaren beherakada (-12, -2 puntu).
  • Azken finean, EAEko familiak uzkur daude oraindik ekonomia orokorraren suspertzearekin (-5, +2 puntu); izan ere, IV. hiruhilekoan hobera egin arren, 2016ko batez besteko balorazioa (-7) 2015ekoa (-4) baino pixka bat okerragoa da. Emaitza horiek 2016an enplegua suspertzearen inguruko konfiantzak konpentsatzen ditu (3, ehuneko +6 puntu).

Nola eragiten du etxeetako konfiantzak gastu eta inbertsiorako erabakietan?

  • 2016ko laugarren hiruhilekoan sendotu egin da joan den zortzi hiruhilekoetako egoera. Hala, euskal familiak egoera hobetzeko baldintzak egonkortzen ari dira, batez ere, enpleguaren eta kontsumoaren suspertzeari lotuta.
  • Hala, EAEko familiek inflazio baxuko egoera etorriko dela uste dute eta prezioen-igoerak gorakada txiki bat izango duela ere bai.
  • 2016an, “erosketa handiak” egiteko unea izateari buruzko balorazioa hobetu egin da 2015ekoarekin alderatuta (-19tik -8ra), baina erosteko benetako asmoa ez da ia suspertu, balio negatiboetan jarraitzen baitu, 2015ekoetatik oso gertu (-12tik -10era).
  • Euskal familiek berreskuratu egin dute berehalako eta eguneroko kontsumoa, baina kontsumo handia ez da sendotasunez suspertu, ez behintzat ibilgailuen erosketak izandako suspertze txikitik harago. Krisiaren aurreko datuetatik behera jarraitzen dugu alor horretan. Eta etxebizitza erosteko erabakia ez atzera ez aurrera dago oraindik.

Laburbilduz, 2016ko laugarren hiruhilekoan sendotu egin da euskal familien konfiantza, enpleguaren eta familiako ekonomiaren suspertzean oinarrituta, baina horiez gain aurrezteko igurikimen hobea izatea falta da. Horrek guztiak ez du lortu “erosketa handiak” egiteko erabakiak orokortzea. Ibilgailuen erosketek izandako hobekuntza nabarmena da, baina etxebizitza erosteari dagokionez, oso geldirik dago oraindik arlo hori.

Txosten osorako esteka:

Euskal Kontsumitzaileen Konfiantza: 2016ko 4gn hiruhilekoa